Mekanografiaren artea

Mekanografian iaioa izatea denbora arazoa da soilik, lana egin eta saia zaitez. Ez du beste inungo trebetasunik behar.

Benetan, mekanografiatzeko orduan abiadura egoki bat hartzea ez da zaila. Jarraitu eta gogoan izan hurrengo hiru aholkuak, eta beste guztia denboraren eskutik iritsiko da.

  • Akatsik ez egin: Pentsatzen duzun abiaduran idatzi nahi baduzu, akatsik ez egin! berdin dio hasieran motel zoazela uste baduzu. Nahasten zaren bakoitzean zuzendu behar duzu eta honek zure buruan ekintza asko sortzea suposatzen du, lehendabizi akatsa egiteaz ohartzen da, gero azken hizkia ezabatzeko botoia sakatzea eta azkenez akatsa zuen hizkia berriz sakatu. Arreta jarri, saia zaitez akatsik ez egiten , nahiz eta hasieran poliki joan.

  • Teklatua ez begiratu : Teklatua begiratzen erabiltzen duzun denbora, tekleatzen galtzen duzun berbera da. Hasieran, lehenengo ikasgaietan teklatua ez begiratzeko hatzak nola kokatu ikasiko duzu. Sinistu ezazu, ahalezkoa da eta saiatzen zaren einean mekanografian abiadura hartzen hasten zarela konturatuko zara.

  • Saia zaitez! etengabeko saiakerarekin soilik lortuko duzu zure trebetasuna handitzea. Artypist-etik astero hiru edo lau egunetan saiatzea eskatzen dizugu, 15 minutu eta ordu beteko saioetan banatutak. Hau nahikoa izango da astero astero aurrerakuntza handia nabaritzeko.

Kitto! Hasi aurretik jakin behar duzun guztia izan da.

Akatsik ez egin, teklatua ez begiratu , eta astean 4 aldiz saiatu

Saia zaitez eta gogoan izan kontzeptu guzti hauek eta mekanografiaren maisua bilaka zaitez, denbora pixka bat behar duzu soilik ;)

Estatistikak Hurrengoa