Motibazioa

Berdin dio ikaslea bazara, zuzendaria, programatzailea, biologoa, idazlea edo blog bat baldin baduzu . Ziur nago zure uneren batetan mekanografiaz idaztea hobetzen pentsatu duzula. Horrela ez bada, ¡beharra azaldu baino lehen egin ezazu!

Oraindik ziur ez bazaude, hurrengo galderak erantzun eta baten bat baiezkoa bada, mekanografia ikastea ondo etorriko zaizularen arrazoi nahikoa izango da.

  • Bi hatzekin idazten al duzu? oraindik okerrago, bat bakarrekin idazten al duzu?
  • Zure kurrikulumean ordenagailuetan iaioa zarela diozu eta mekanografiarik ez dakizula?
  • e-mailak idazten al dituzu?
  • Lanak eskuz egiten dituzu ordenagailuz denbora gehiago behar duzulako?
  • 2 orrialdetako lanen bat idatzi duzu noiz bait ?
  • Txateatzea gustukoa duzu, baina 5 pertsonekin batera egitean zoratzen al zara?
  • Blogarik bai?
  • Teklatua behin eta berriro begiratzen al duzu teklen bila? batzuetan bakarrik?

ea, zer moduz? baten bati baiezkoa eman al diozu?

Mekanografia ikastean orain baino askoez azkarrago idaztea lortuko duzu eta eskuz baino gehiago dudarik gabe.

Eraginkortasun arazoa da, ordu batean Word erabiliz orrialde pare bat egin nahi duzu, ala denbora berdinean hamar edo hamaika egitea gustatuko litzaizuke?

Mekanografia ikastea inbertsio on bat da, orain lan pixka bat egin beharko duzu baina epe luzean oso eraginkorra bihurtuko dela ikusiko duzu, denbora asko aurreztuz.

¿Konbentzituta? Orduan hurrengo orrialdearekin jarraitu hurrengo orria eta ikusiko duzu orri honek eskaintzen dizuna.

Utilizamos cookies para mejorar tu experiencia, para realizar estadísticas de uso y para mostrarte anuncios que puedan ser de tu interés. Puedes informarte mejor sobre las cookies consultando nuestra política de cookies.

Haciendo click "Aceptar" estás aceptando y dando tu consentimiento en el uso de cookies y tecnologías similares de los que hace uso esta web.

Aceptar