1. unitatea:Bi tekla berezi daude
Irakurri arretaz hurrengo testua eta sakatu jarraitu botoia guztia irakurri eta ulertu duzunean.
Bi tekla berezi daude
Noizbait konturatu zara F eta J teklek marka berezi bat dutela?
Teklatua begiratzen baduzu agian ez duzu marka hori ikusiko, baina hatza F eta J teklen gainetik pasatzen baduzu, ikusiko duzu ez direla guztiz lauak.
Bilatu D eta F letrak teklatuan eta pasatu hatza haien gainetik, nabaritzen duzu aldea?
Bitxia ezta? Proba bera egin dezakezu H eta J letrekin.