13. unitatea:Maiuskulak teklatuan
Irakurri arretaz hurrengo testua eta sakatu jarraitu botoia guztia ulertu duzula ziurtatzen duzunean.
Maiuskulak teklatuan
Letra maiuskulak idazteko bi modu daude teklatuan. Unitate honetan biak ikusiko ditugu.
Hasteko, maiuskula tekla edo shift tekla ikusiko dugu. Normalean, teklatuek tekla hau ⇧ ikurrarekin adierazten dute, hau da, gora begira dagoen gezia.
Bi tekla daude, bat ezkerrean eta bestea eskuinean, errenkada berean. Eskuinekoa luzeagoa da. Irudi honetan ikus ditzakezu:
Ez badituzu oraindik bilatu, hartu segundo batzuk zure teklatuan aurkitzeko.
Ez kezkatu aurreko teklatuan "Shift" hitza agertzen bada eta zurean gezia bakarrik, tekla bera da.
Tekla hau beste teklak baino desberdin funtzionatzen du. Berehala azalduko dizugu nola...