4. unitatea:Bi eskuak erabiliz praktikatzen
Bi eskuak erabiliz praktikatzen
Ikasgai honetan bi tekla berri landuko ditugu: G eta H.
Konturatzen bazara, bi tekla hauek zure bi hatz erakusleen artean daude (eskuak posizio basikoan kokatuta daudenean).
Teklak sakatzerakoan, hatzen mugimendua oso erraza da:
- G letra ezker eskuaren hatz erakuslearekin sakatu
- H letra eskuin eskuaren hatz erakuslearekin sakatu
Hemen ikus dezakezu grafikoki:
Ezker Eskua Eskuin Eskua | ||
Tekla berri hauek sakatzerakoan dagokion hatz erakuslea mugitu, tekla sakatu, eta hatza berriro jatorrizko posiziora itzuli behar duzu. Adibidez, G sakatzen baduzu, ondoren hatz erakuslea F-ra itzuli behar duzu; H sakatzen baduzu, berriz, hatz erakuslea J-ra eraman behar duzu.
Ikusten duzunez, kontzeptua oso erraza da, eta pixka bat praktikatuz mugimendu oso naturala bihurtuko da. Orain praktikatzea besterik ez da falta.